XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dominixe URKHET Donamartiri-Etxartia-n sortua zen, 1899-an, aboztuaren 14-an.

Handik, haur zelarik oraino, joan zen etxekoekin Armendaritze-Baratxarte-rat eta gero Aiherra-Karrikaburu-rat.

Hirurogoi-ta bortz urtetan Beloke-rat artzain etortzea galdetu zuen, Aiherra-ko erretoraren medioz.

Orduan Beloke-tik eskuratu eskutitza hitzeraino atxiki izan du: Hartuko zitugu lehenik bi ilabeterentzat, entsegu gisa.

Gero, zu kontent bazira lekuaz eta gu zutaz, alde bat hartuko zitugu.

Alde bat egon zen.

Ez zauken lanik egin gabe, artaldeaz grinatu gabe.

Igandetan, berriz, noiz-nahi zauzkan arrosarioak eskutan; eta fraideen meza-nausian han zagon, xokoan, Jesu-Kristori laket zaion tokian.

Berak ziona: biziko urte ederrenak Beloke-n iragan ditu.

Merezi zituen, segur, fraideek erakutsi diozkaten esker-onak, eta, ehorzketa bururatzean, aita Abadeak erranak: Eginen dautzut orai, Dominixe, gure azken agurra.

Gure artean izan duzu, hogoi-ta zenbeit urtez, Artzain Onaren itxura.

Ez da dudarik hartuko zaituela Jainko Jaunak bere ardi maiteenen arterat.

Arrats batez artaldea gure bordan sartzen ari zelarik, ardi-amen ondotik tinki-tinki zoatzin bildotseri beha, ateraldi hau izan omen duzu: Denak zoin ongi egin dituen Jainkoak, haatik: umeer eman diote amaren amodioa .

Zuri ere eman zautzun Jainkoak amodio zinezkoa.

Zoazi haren ganat eta otoitz egin gure alde: Amodio horrek berak gerabiltzan gu ere.